Egurra erabailtzeak, gizakiaren garapena ziurtatzen du. Egurra material naturala eta berrerabiligarria denez, bere erabilerak CO2ren xurgaketa kalitate handi bateko produktuetan  egitearen aldeko apostua da.

Historian zehar, eta gaur egun ere, basoak, landa eremuen bizi iraupena baimendu dute , basoko baliabideen ustiapenari esker.

Berriz, azken urteetan garatu diren aurrerapen teknologikoak, zuraren mugeekin erlazionatzen ziren mito batzuekin bukatzea baimentzen ari dira. Gaur egun, teknologikoki hobetutako zurarekin egindako ingeniaritza-lan erabat abangoardistak. garatzen dira etengabe, gure begi aurrean.

Proiektu honek,  gure arbasoen ezaguerei argia eman nahi die, kulturan hain sustraituta dauden eta herri honen tradizioan aurkitzen ziren ezaguerak , mendeetan zehar bizirik jarraitu dute. Proiektu honekin,  gure kulturan hain sustraituta eta belaunaldiz belaunaldi, barne transmisioa  erremintari esker  mendeetan zehar iraun duten,  gure arbasoen ezaguereei argia eman nahi diegu.

Gizartean, zuraren presentzia handiagoa lortzeko erremintarik garrantzitsuena heziketa| izanik, berrikuntzari esker, egurraren  ezaugarri garrantzitsuak  balioan jarriko ditugu eta herri jakinduriak metatuta duen ondarearen aberastasuna azaleratuko dugu.

ico_dokumentala_txuri DOKUMENTALA

Proiektuaren azalpena

Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.

Sinopsia

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude.Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

Gidoi laburra

Lehen

Basoaren bilakaera historikoa
Basoa eta zibilizazioa

Aurrehistoriatik aro modernoraino euskaldunek basoarekin izan duten harremanaren gainbegirada. Basoaren sinbolismoa, mundu mitologikoa. Basoa eta zibilizazioa. Aintzinako mundua eta mundu berria. Euskal Herriko basoen azalpen zientifikoa.

Arkitektura:

Zuraren erabilera eraikuntzan. Bilakaera historikoa. Baserriak, baselizak eta elizak, jauregiak, dorretxeak, tolareak, presak…

Industria historikoaren ikuspegia:

Ontzigintza, armagintza, ikatza, burdinolak, errotak, egur garraiolariak, basomutilak.

Orain

Langintza bat, bizimodu bat.
Zuhaitzen ezaugarrien araberako erabilera: zein zuhaitz mota zertarako erabili den eta zergatik.
Zuhaitzen mozketak eta kimaketak: Noiz, nola, zergatik, ilargia, mareak, urtaroak.
Artisauen lan teknikak.
Lan-tresnak: zura lantzeko erabili diren tresnak, zein zurezko tresnak…
Kirolak: herri kirolak
Zuraren gainbeheraren gako nagusien bila.
Basoa Euskal Herrian, gaur egungo ezaugarriak.
Aurreko unibertso hartatik geratzen diren azken lekukoen artetik hautatutako pertsonaien istorioa eta testigantza:

Baso mutilak

Ikazkiñak

Almadiak

Artisauak: saskigileak, makil egileak, Upelgilea, Musika tresna egileak, Baserritarrak, Aizkolariak, trontzalariak, Ontzigileak, Zuraren arkitektoak

Etorkizuna

Basoen etorkizuna: Egungo erretratoa, klima, politikak…
Joerak: arkitektura, industria, kirol…
Herri jakinduriaren aplikazioa gaur egungo teknologian.
Munduko joerak: erronka eta arazo nagusiak, zuraren erabilera eta aplikazioak.
Zuraren aukerak, abantailak, doaiak.
Hiru bloke handi hauetako gaiak lau pertsonai protagonisten historioen bidez kontatuko dira eta aditu nagusiren iritzi kualifikatua izango dute osagarri.

Zuzendariaren oharra

Zurarena nagusiki industrialki, teknikoki, akademikoki edo pedagogikoki tratatu izan den gai bat da. Gu hori guztia tratamendu artistiko batekin egiten saiatuko gara. Historia istorioen bidez kontatuko dugu. Gure ahalegina izango da ikusleak zuraren unibertsoa, baloreak, mehatxuak, erronkak, iragana, oraina eta etorkizuna barneratzea, eta horretarako istorio pertsonalak eta gaian adituak direnek emandako gakoak konbinatuko ditugu filme dokumental baten formatoan. Erronka bat bezala hartzen dugu eta zure laguntzarekin,lortuko dugu!

FITXA TEKNIKOA

Fitxa teknikoa

Mª Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendutako proiektua
Filmaren zuzendaria: Jon Maia Soria
Gidoia: Jon Maia Soria eta Mari Jose Barriola Baraibar
Argazki Zuzendaria: Juantxo Sardón Altuna
Kamera laguntzaileak: Juan Luis Eguzquiza, Nikola Hurtado
Ekoizpen Exekutiboa: Mari Jose Barriola Baraibar, Juantxo Sardón Altuna & Imanol Lopez Perotxena
Ekoiztetxea: Pixel Ikus Entzunezko Ekoizpenak S.L.
Ekoizpen zuzendaria: Itxaso Espinal
Ekoizpen laguntzailea: Mirari Larrañaga
Zuzeneko Soinua: Manuel Ruiz
Soinu laguntzaileak: Lander Llorens & Gexan Armendariz
Soinu posprodukzioa: Manuel Ruiz
Edizio burua: Mikel Fuentes
Edizio laguntzailea: Nahikari Arias
Etalonajea: Mikel Fuentes
Postprodukzioa: Asier Pujol
Musika: Pello Ramirez
Komunikazioa: Oninart
Diseinu Grafikoa: Oninart
Marketing Zuzendaria: Imanol Lopez Perotxena

Datu teknikoak

Formatoa: 16:9
Iraupena: 90 min
Soinua: Estero
Ekoizpen urtea: 2016
Jatorrizko bertsioa: Euskara, gaztelerazko subtituloekin

Mª Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendutako proiektua

Mari Jose Barriola Baraibar

NEKAZAL INGENIERIA, IRAKASLEA ETA TKNIKAKO EGUR ARLOKO ARDURADUNA.

marijowebzuraZuraren inguruan eta esperientzian oinarrituta belaunaldiz belaunaldi metatutako ezagutza eta ondarea ikaragarria dago, garai batean ezin hobeto ezagutzen zituzten baso-espezieak, zuraren zuntzen kalitatea eta erabilera, zuhaitza bota beharreko sasoia, lehortzeko sasoi eta teknikak, zura ahalik eta hobekien aprobetxatzeko eta etekin handiena ateratzeko naturak emandako balio horri.

Gure gizartean, material sintetikoak hedatu dira eta arrotzak zaizkigu iraganean basoarekiko eta horren zurarekiko zuten menpekotasuna. Gaur egun dauzkagun baliabide eta terknologiarekin txertatuz, zuraren ikerkuntza, innobazioa eta tradizioaren berreskuraketa beharrezkoak dira.

Filmaren Zuzendaria

JON MAIA SORIA

Jon Maia bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, zine zuzendaria, itzultzailea eta kultura eragilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da.

Eskarmentu handikoa da ikus-entzunezko alorrean, Mihiluze, Martina eta Udazkeneko lore saioetako gigoilari izan zen. Horretaz gain, bi dokumental zuzendu ditu: Bidai Intimoak (Orio produkzioak, Korrika); Apaizac Obeto (Orio produkzioak) eta Gazta Zati Bat (Nazioen Mundua).

Euskal Talde ugarirentzat letragile izan da Jon Maia, besteak beste: Negu Gorriak, Gozategi, Bizkar Hezurra, SA, Anari, Def con Dos, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Gari, Esne Beltza, Ken zazpi… Karidadeko Benta (Gaztelupeko Hotsak) taldearen sortzaile, abeslari eta letragile izan da, hiru diska kaleratu zituzten.

Literaturgintzan ere, hainbat lan kaleratu ditu: Irudika Idurika (Gatuzain): margolanak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Mikel Dalbret margolariarekin batera. Zikloak (Arabera): argazkiak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Joseba Olalde argazkilariarekin batera. Riomundo (Txalaparta) nobela eta Apaizac Obeto (Elkar): abentura, historia eta kronika liburua.

Argazki Zuzendaria

JUANTXO SARDÓN ALTUNA

Errealizatzailea, argazki zuzendaria, kamera operatzailea eta Pixel Ekoizpenak enpresaren zuzendaria. Urnietan jaioa. Ikus-entzunezkoen eremu zabalean argazki zuzendari, kamera operatzaile, errealizatzaile eta tekniko-buru bezala 20 urte baino gehiagotako esperientziaduna da Sardón. 2005. urtean Pixel ikus entzunezko ekoizpenak, S.L. sortu zuen. Ordundik, ikus-entzunezko proiektuetan, bideoklipetan, telebista saioetan, bideo korporatibo eta hainbat lanetan parte hartu du.

Musika taldeekin kolaboratzaile bezala eta Euskaltel, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazio, erakunde eta fundazio ezberdinen spotak ere grabatu ditu. Azken urteotan, euskal erakundeen, Kutxaespacio, Inasmet, Tabakalera eta beste hainbat enpresa eta bezero pribatuentzako bideo korporatiboak ere zuzentzen aritu da.

Gaur egun, Euskal Telebistaretzako proiektu eta zerbitzuak garatzen dabil eta “Gazta Zati Bat” edo “Jostunak” bezalako dokumentalen argazki zuzendaritza eta ekoizpena ere berak daramatza. Zinemaldian eta Berlinalen hautatua izan den “Mugaritz BSO” filmaren zuzendari lanetan ere ibili da eta iaz Zinemaldian estreinatutako “Sagardo Bidegilea” dokumentalaren zuzendaritzan ere bai.

DESKARGAK

Kartela
Txostena euskaraz
Txostena gazteleraz

BERRIAK

SUSTATZAILEAK

BABESLE NAGUSIAK

BIGARREN MAILAKO BABESLEAK

HIRUGARREN MAILAKO BABESLEAK

Recurso 6   Recurso 7    Recurso 8    Recurso 9  Recurso 10

Guardar

BABESLE TXIKIAK

Recurso 11    Recurso 12     Recurso 13     Recurso 14     Recurso 15     Recurso 16   irazola_okindegia    Recurso 17     Recurso 18

Guardar

altuna uria         upv     finsa      xylaze      fimma     Recurso 19

made sosteni      Recurso 28     Recurso 29       Recurso 30     Recurso 31     Recurso 32     Recurso 33

Recurso 34       Recurso 35    Recurso 36      Recurso 37      Recurso 38   egurtek

Recurso 40     Recurso 41    Recurso 42      Recurso 43      Recurso 44      Recurso 45

Recurso 46   Recurso 47    Recurso 48      Recurso 49      Recurso 50       Recurso 39

SUSTATZAILEA

EKOIZPEN EXEKUTIBOA

KONTAKTUA