Zuhaitz argazki lehiaketa

Martxan jarri dugu ZUhaitz argazki lehiaketa.

Lehiaketaren helburuak

Inguruan ditugun zuhaitz eta basoak hortxe ditugula gogoraraztea du helburu lehiaketa honek. Mendeetan zehar euskaldunok basoarekin eta egurrarekin eduki dugun harremana berreskuratzen hasteko, zuhaitz eta basoei merezi duten garrantzi eta presentzia ematea da lehiaketaren helburua. Horretarako eskuartean ditugun teknologiak erabiltzera animatzen zaituztegu.

Lehiaketan parte hartzea

Apirilaren 23ra arte jasoko ditugu argazkiak. Lehiaketan parte hartzea oso erraza da: Facebook edo twitter sare sozialetara igo behar dira argazkiak #nirezuhaitza eta #zurafilma hashtag-ekin. Gogoratu facebookera igotako argazkiek “publikoak” izan behar dutela, eta ez bakarrik lagunek ikusteko.

Sariak

Argazkirik onenari saria

IRRISARRI LAND 4 pertsonentzako SUPEREMOZIO XPERIENTZIA abentura ibilbidea.(Zuhaitz parkea + via ferrata) + 370 m tirolina + 900 m tirolina. Albergean 4 pertsonentzako gela pribatua. Afaria eta gosaria Jolastokian.

Publikoaren saria. “Atsegin dut” gehien

ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIAra sarrera bikoitza.

Animatu zaitezte! Gure inguruko baso eta zuhaitzekin argazki galeria polita osatuko dugu!

One thought on “Zuhaitz argazki lehiaketa”

  1. Pingback: GUtik ZURA argazki lehiaketa | Parketxe Sarea

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.