GUtik ZURA proiektuaren aurkezpena Tabakaleran

Gaur aurkeztu dugu GUtik ZURA proiektua Donostiako Tabakalera zentroan. Bertan izan dira Mari Jose Barriola Baraibar proiektuaren zuzendaria, Jon Maia Soria GUtik ZURA filmaren zuzendaria eta proiektuaren babesle nagusi diren instituzioetako ordezkariak: Peli Manterola (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun ordezkaria), Jorge Arévalo (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuordea, Isabel Elizalde (Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria) eta Ainhoa Aizpuru (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatua).

img_5517

Mari Jose Barriola proiektuaren zuzendariak eskertu egin du instituzioen aldetik jasotako babesa eta bereziki Jorge Arévalo sailburuordearen laguntza azpimarratu du. GUtik ZURA proiektuaren sustatzailea da Barriola, Euskal Herrian dugun inguru emankorrari behar duen garrantzia ematea denon esku dagoela gailendu du.

img_5520

Jon Maia filmaren zuzendariak erronka hau ederra bezain gogorra izan dela esan du eta Donostiako Zinemaldirako aukeratua izateak  asko esan nahi duela, “pieza artistiko eta aberats bat lortu dugu”.

img_5511-2

Peli Manterola Elikagaien kalitate eta Industria zuzendariak “egurra eta basoa 5500 familiaren sostengua” dela azaldu du eta egurraren industria hau bere horretan mantendu eta indartu egin behar dugula. “Ingurugiroari ekarpen handia egiten diote GUtik ZURA bezalako proiektuek gizarteratzen dituzten balioek, alde paisajistiko, aire kalitate eta naturakekiko izan behar dugun errespetua indartuz”.

img_5518

Jorge Arévalo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuordeak Mari Jose Barriolaren lana goraipatu du, GUtik ZURA proiektuko zuzendaria, Tknikako egur arloko arduradun eta irakasle den aldetik. “Horrelako egitasmoek ekarpen handi eta aberatsa egiten diote Lanbide Heziketa eta orokorrean euskal gizarte osoari”.

img_5569

 

Ainhoa Aizpuruk “egurraren sektoreari errekonozimendua eta horrelako proiektuek aurrera egin dezaten” beraien konpromisoa erakutsi du. Orain dela 20 urte baino hobeto aurkitzen direla Gipuzkoako basoak eta horretan jarraitu behar dugula azpimarratu du.

 

Isabel Elizalde Nafarroako kontseilariak basoa gure identitatea dela esan du. Emakumearen papera goraipatu du euskal gizarte eta landa guneetan batik bat, eta dokumentalak ere argi erakusten du euskal emakumeek egindako lana.

img_5559

GUtik ZURA proiektuaren barne da GUtik ZURA filma. Egurra eta euskal gizartearen arteko harreman eta balioen lehena, oraina eta etorkizuna herriratzen duen filmak.  Aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatuko da, Zinemira atalaren barruan. Sarrerak salgai jarri eta ordu gutxiren buruan agortu ziren guztiak igandean. Irailaren 23 eta 24an estreinatuko da filma Principe zinemetan.

img_5529 img_5558

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.