Gutik ZURA dokumentala REDFORESTA 2016 jardunaldietan aurkeztu da

Apirilaren 13tik 15era Hernani eta Donostian egiten ari diren egurraren inguruko jakinduria eta jakintza jardunaldietan aurkeztu dugu GUtik ZURA ikus-entzunezko egitasmoa. Proiektuaren zuzendari eta TKNIKAko egurraren arloko arduradun den Mari Jose Barriolak hartu du hitza, ikus-entzunezko proiektuaren gorabeherak azalduz ORONA fundazioko auditorioan zeuden entzuleei. Bertan zen Ernst Zücher ere, jarduenaldietan parte hartzen ari den entzute handiko ikerlari eta irakasle suitzarra.

TRAILER

Gutik ZURA dokumentalaren helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. “Gure kulturan sustraitutako elementua izanik, paisaiaren parte eta gure izanaren islada dugu, eta hala ere gaur egun merezi duen tokia galduz doa.”

 

Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek diruz lagundutako proiektu honek, crowdfunding kanpaina berri bat hasi du finantzaketa kolektiboa ardatz hartuta. Hasierako asmoa ikus-entzunezko lan txiki bat egitea bazen ere, orain zinema eta kanpoko festibaletara eramateko proiektu handi batetan bilakatu da egitasmoa. Horretarako denon laguntza beharrezkoa dela azpimarratu du Barriolak, “euskaldunok asko zor diogu basoari, beti izan gara mendiari lotuta egon den zibilizazio bat, eta egurrarekin lotura estua daukagu.”

MJoseBarriola2

#NireHazia finantzaketa kanpaina da martxan jarri berri dutena hilabetez, www.vkm.is/gutikzura orrialdean herritarrek beraien hazia jartzeko aukera dute, 10, 20, 35 eta 50 eurotako diru laguntzekin. Elkarte eta enpresentzako 100, 300 eta 1000 eurotako laguntza emateko aukera ireki dute. Kopurua edozein bada ere, laguntza guztiek dute amankomunean zuhaitz baten landatzea nafarroa, bizkaia eta gipuzkoako basoren batean, ondoren geolokalizazio bidez laguntza eman duen orok bere zuhaitza non dagoen jakingo du.

ORONA

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.