Crowdfunding kanpaina

 Erein zure hazia gure basoetan!

Filmazio fasean gaude momentu honetan. Orain arteko filmazio egunak lotuta ditugu dokumentaleko pertsonaia eta lokalizazio garrantzitsuenetan. Hala ere orain da zure ekarpena beharrezkoa dugun unea, kalitate eta edukirik onenak izango dituen pelikula aurrera ateratzeko. Aparteko zuhaitz handi eta basoak dauden tokietara iritsi nahi dugu. Jende askok ezagutzen ez dituen ezkutuko lekuak erakutsi nahi ditugu, urte askoan hazten joan diren eta oraindik ere hazten diharduten zuhaitz mota eder hauek filmatzeko makineria bertaratzeko zure laguntza behar dugu. Filmazio fasea ekainean bukatzeko asmoa dugu.

Nora doa zure ekarpena?

Jasoko ditugun ekarpen guztiak dokumentalaren ekoizpen eta errealizazio gastuetara zuzenduak daude. Batik bat, teknikari, gidoi, musika eta filmazio makineriarako erabiliko dugu dirua. Hala ere, gure sari guztiek dute amankomunean zuhaitz baten landatzea, ondoren geolokalizazio bidez zehazki non dagoen jakingo duzuna, beraz Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako erretako basoen birlandaketari laguntza zuzena emango diozu zure ekarpenarekin, edozein bada ere.

Lagundu gaitzazu dokumental hau bukatzen. Erein zure hazia HEMEN.

Mila esker aldez aurretik GUtik ZURA lantalde guztiaren partez.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.