zura_top3

ico_dokumentala_txuri DOKUMENTALA

Proiektuaren azalpena

Proiektu honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.

Sinopsia

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude.Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

Gidoi laburra

Lehen

Basoaren bilakaera historikoa
Basoa eta zibilizazioa

Aurrehistoriatik aro modernoraino euskaldunek basoarekin izan duten harremanaren gainbegirada. Basoaren sinbolismoa, mundu mitologikoa. Basoa eta zibilizazioa. Aintzinako mundua eta mundu berria. Euskal Herriko basoen azalpen zientifikoa.

Arkitektura:

Zuraren erabilera eraikuntzan. Bilakaera historikoa. Baserriak, baselizak eta elizak, jauregiak, dorretxeak, tolareak, presak…

Industria historikoaren ikuspegia:

Ontzigintza, armagintza, ikatza, burdinolak, errotak, egur garraiolariak, basomutilak.

Orain

Langintza bat, bizimodu bat.
Zuhaitzen ezaugarrien araberako erabilera: zein zuhaitz mota zertarako erabili den eta zergatik.
Zuhaitzen mozketak eta kimaketak: Noiz, nola, zergatik, ilargia, mareak, urtaroak.
Artisauen lan teknikak.
Lan-tresnak: zura lantzeko erabili diren tresnak, zein zurezko tresnak…
Kirolak: herri kirolak
Zuraren gainbeheraren gako nagusien bila.
Basoa Euskal Herrian, gaur egungo ezaugarriak.
Aurreko unibertso hartatik geratzen diren azken lekukoen artetik hautatutako pertsonaien istorioa eta testigantza:

Baso mutilak

Ikazkiñak

Almadiak

Artisauak: saskigileak, makil egileak, Upelgilea, Musika tresna egileak, Baserritarrak, Aizkolariak, trontzalariak, Ontzigileak, Zuraren arkitektoak

Etorkizuna

Basoen etorkizuna: Egungo erretratoa, klima, politikak…
Joerak: arkitektura, industria, kirol…
Herri jakinduriaren aplikazioa gaur egungo teknologian.
Munduko joerak: erronka eta arazo nagusiak, zuraren erabilera eta aplikazioak.
Zuraren aukerak, abantailak, doaiak.
Hiru bloke handi hauetako gaiak lau pertsonai protagonisten historioen bidez kontatuko dira eta aditu nagusiren iritzi kualifikatua izango dute osagarri.

Zuzendariaren oharra

Zurarena nagusiki industrialki, teknikoki, akademikoki edo pedagogikoki tratatu izan den gai bat da. Gu hori guztia tratamendu artistiko batekin egiten saiatuko gara. Historia istorioen bidez kontatuko dugu. Gure ahalegina izango da ikusleak zuraren unibertsoa, baloreak, mehatxuak, erronkak, iragana, oraina eta etorkizuna barneratzea, eta horretarako istorio pertsonalak eta gaian adituak direnek emandako gakoak konbinatuko ditugu filme dokumental baten formatoan. Erronka bat bezala hartzen dugu eta zure laguntzarekin,lortuko dugu!

lascas

EGIN ZURE EKARPENA!

denda3
denda6
bono_eus
kami2
denda4
denda2
giltzaria
denda5

 PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA

Mari Jose Barriola Baraibar

NEKAZAL INGENIERIA, IRAKASLEA ETA TKNIKAKO EGUR ARLOKO ARDURADUNA.

marijowebzuraWoodnika proiektuan lau lan esparru desberdinetan egiten du lan: egurraren ezaugarritzean, egur iraunkortasunaren  ikerketan, sektoreko formakuntzan eta egurrez osatutako produktu berrien garapenean.

Zuraren inguruan eta esperientzian oinarrituta belaunaldiz belaunaldi metatutako ezagutza eta ondarea ikaragarria dago, garai batean ezin hobeto ezagutzen zituzten baso-espezieak, zuraren zuntzen kalitatea eta erabilera, zuhaitza bota beharreko sasoia, lehortzeko sasoi eta teknikak, zura ahalik eta hobekien aprobetxatzeko eta etekin handiena ateratzeko naturak emandako balio horri.

Gure gizartean, material sintetikoak hedatu dira eta arrotzak zaizkigu iraganean basoarekiko eta horren zurarekiko zuten menpekotasuna. Gaur egun dauzkagun baliabide eta terknologiarekin txertatuz, zuraren ikerkuntza, innobazioa eta tradizioaren berreskuraketa dira gure helburuak. Honela, zuraren erabileran eta produkzioan, baita haren balio-kateko puntu guztien arloko prestakuntzan ere, epe ertain eta luzeari begira, zuraren industriak hobera egiteko lan egiten dugu.

tknikalogoa

LAN PLANAK

Ekoizpen plana

2015eko urritik 2016ko ekainera arte grabatuko da. Euskal Herria eta Europako herrialdetan.
Estrenoa: 2016 Iraila

Banaketa plana

Donostiako Nazioarten Zinemaldia estrenoa 2016/Iraila.
Proiekzio simultaneoak hiriburuetan 2016/Urria.
Egurtek 2016/Urria/20-21.
Hitzaldiak/Emanaldia (Zuzendaria, Tekniko bat, Tokiko bat).
Banaketa: TB, DVD, EAE eta Nafarroako liburutegia, Web.

Komunikazio plana

Azaroa 2015

Crowdfunding Kanpaina (2016 martxoa arte)

Webgunea/Sare sozialak (Estreinaldira arte, komunikazioa)

Babesle bilaketa (2016 martxoa arte)

Merchandising

Abendua 2015

Proiektuaren aurkezpena Egurraren Jardunaldiak

Komunikabide plana

Ekaina 2016

Trailerra

Iraila 2016

Prestreno pribatua

Estrenoa Zinemaldia

Urria 2016

Proiekzioak hiriburuetan

Egurtek

Azaroa 2016

Zinebi

Abendua 2016

Telebista

DESKARGAK

Kartela
kartela_zintzilik_ok2
Txostena euskaraz
txoseus2
Txostena gazteleraz
txoscas2

BAT EGIN!

eginekarpena_handi_eus

Proiektu hau bultzatzea denon esku dago. Horretarako GUtik ZURA bonolaguntzak martxan jarri ditugu ekarpenak egiteko. Bi sari izango dituzte bonolaguntza hauek: Batetik pelikula aurrera ateratzeko laguntza zuzena emango duzu eta bestetik filmarekin lotura duten produktuak eskuratuko dituzu.

Bakoitzak ekarpen ttiki bat eginez, dokumental handi bat egingo dugu.

BERRIAK

SUSTATZAILEAK

SUSTATZAILEA

Mari Jose Barriola Baraibar

PRODUKZIOA

logo_pixeltxuri

KOMUNIKAZIOA

logo_oninarttxuri

BABESLE NAGUSIAK

ej_logo

Eusko Jaurlaritza – Nekazaritza saila

gipuz

Gipuzkoako Foru aldundia

BIGARREN MAILAKO BABESLEAK

bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundia

ngenierosMontes

Mendi injinari teknikoen eta mendi eta natura inguruneko inijiniritzan graduatuen elkargo ofiziala

HIRUGARREN MAILAKO BABESLEAK

ng_logo

Nafarroako Gobernua

afa

Arabako Foru aldundia

cesefor2

Cesefor

larrnaga

Larrañaga zerrategia

confederacion

Confederación de Forestales del Pais Vasco

BABESLE TXIKIAK

03_0103_0203_03oronahandilarrahandi04_02munksjo

Guardar

02_01coavn02_0202_03iberpapel02_0502_07

KONTAKTUA

Guardar

Guardar

Guardar